XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maskaradakoekin hizketan Maskarada taldea 1.980. urtean jaio zen eta orduz gero euskal antzerkia, hau da, euskaraz egindako teatroa landu du soil soilik, etengabe eta era profesional batean euskaraz egiten duen teatro talde ia bakarra delarik.

Hauexek dira Maskaradaren lanaren helburu inportanteenak: antzerki euskalduna, gure herrian errotua, komunikagarria eta gaurkotua egitea, bai eta, jakina, euskal ikuslegoa sortarazi eta bultzatzea ere.

Orain dela gutxi Patxo Telleria, MASKARADA izeneko taldearen partaide denarekin berba egiteko aukera izan genuen.

Hastapenetan omen dagoen antzerki mundu horri hurbilketa bat egin nahi izan diogu, inguratzen duen problematika, eta Euskal Herrian daukan egoera larria argitzeko asmoz.

Legezko elkarrizketetan gertatzen den bezala, dukados pakete bat eta kafesne biren laguntzaz...

ENSEIU.: Kaixo Patxo! PATXO: Aupa! E.: Hitz laburretan esanda, zeintzuk izan dira MASKARADA-ren jaiotze, eboluzio, eta zergaitiak?.

P.: MASKARADA taldea orain dela bost urte jaio zen, Bilbon ospe haundia zuen COMICOS DE LA LENGUA taldearen ondorioz.

Talde hori desegin zen eta handik bi talde berri sortu ziren; bata KARRAKA eta bestea MASKARADA.